2. praktika: hemeroteka digitala

 LIBURUKLIK HEMEROTEKAREN ANALISIA

Liburuklik ondare-intereseko funtsak dituzten erakunde edo liburutegien eta Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren arteko lankidetza proiektua da. Euskal ondare digitalaren kontserbazioa eta hedapena bermatzen duen biltegia da, euskal hizkuntza eta kulturan interesa duen edonork ondare hori eskuratzeko aukera izan dezan. Liburuklik-ek eskura jarritako bibliografia-funtsek prentsa historikoa, inkunableak, aldizkariak, argazkiak, eskuizkribuak edo partiturak dituzte, besteak beste. Hizkuntzari dagokionez webgunea hiru hizkuntzatan jarri daiteke: ingelesa, euskara eta gaztelaniera. 

Liburuklik-en gordetako irudi guztiak OCRrekin tratatuta daude, eta edozein hitz edo termino idatziz egin daitezke bilaketak. Liburuklik-en, dokumentu guztiak JPG formatuan nahiz PDF formatuan ikusi daitezke, eta, baliabide digitalizatuak hobeto erabiltzeko, dokumentu guztiak gorde, inprimatu edo, besterik gabe, kontsultatu daitezke.



Webgunearen lehen orrian ikusi dezakegu guztira 83 artxibo dituztela eta bi bilduma desberdinetan bereizten direla: "Prentsa historikoa" eta "aldizkariak". Gainera bilaketa egiterako orduan dokumentuak sailkatzeko 4 modu eskaintzen dizkizu: Argitalpen data, egilea, Izenburua eta gaia. 

Horrez gain hasierako orriaren eskuinaldean zutabe bat ikusi ahal dugu. Seguruenik  gehien bilatzen diren egile, gai eta daten zerrenda batekin, dokumentuak errazago bilatu ahal izateko. Hala ere, hemeroteka honek dokumentu gutxi gordetzen dituenez, arrigarria da (niretzak behintzat), sailkapenetan aukera gutxi daudela; adibidez egileetan egile bakoitzeko dokumentu bakarra dago eskuragarri. 

"Agitapen historikoan" klik egiten badugu dataren bilaketa fintzeko hainbat aukera ematen dizkigula ikusi dezakegu. Hasteko aurkibide puntu batera joateko aukera ematen dizu urtea eta hilabetea zehaztuz. Ondoren erantzun modura emandako artxiboak ordenatzeko aukera ematen digu (irudian ikusi ahal direnak). Beraz ikusi dezakegu nahiz eta artxibo gutxi izan hemerotekan aurkitu nahi dugun informazioa erraz aurkitzeko eta bilakaera fintzeko aukera asko ematen ditu. 


Bestalde, "egilea" atalean klik egiten badugu dokumentuak alfabetoaren arabera sailkatuta daudela antzeman ahal dugu eta egilearen lehen letratik bilatzeko aukera ematen du webguneak. Gainera alfabetoaren arabera "gorako" edo "beherako" norabidean ordenatzeko aukera ematen du eta baita orrialde bakoitzeko zenbat emaitza agertzea nahi duzun aukeratzeko aukera ematen du. Izenburuei dagokionez aukera berdinak eskaintzen ditu, baina horretatik gain egile/registroaren arabera sailkateko aukera ere ematen du. Bukatzeko gaiari dagokionez ere aukera bardinak ematen ditu. 


Beraz, hemeroteta txiki hau aztertu ondoren esan dezaket nahiz eta elementu gutxi eskaini oso ondo ordenatutako eta erabilera errezeko webgunea dela. Izan ere bere artxiboen berreskurapena oso ondo ordenatzen du kategoria desberdinetan eta informazioa bilatzeko aukera oparoak eskaintzen ditu. 

Iruzkinak