3. Praktika: Egunkari baten webgunearen ebaluazioa
ARGIA egunkariaren webgunearen ebaluazioa
Unibertsitatean,
Dokumentazio Iturrien Kudeaketa ikasgaian webgune baten kalitatea neurtzeko
inguruan mintzatu digute eta kasu honetan ARGIA egunkariaren webgunearen
kalitatearen inguruko azterketa bat egingo dut.
Hasteko ikusgaitasunari dagokionez, Googlen “egunkaria” hitza bilatzen baduzu ARGIA ez da lehengo orrialdean agertuko. Beraz, posizionamenduari dagokionez esan dezakegu ez dagoela goian. Hala ere, “argia” bilatzen baduzu lehenengo postuan agertzen dena “ARGIA kazetaritza independentea” da, hau da egunkaria bera. Honek adierazten du ez dela egunkari nagusietakoa, baina identitatea (izena) ondo markatuta duela.
Edukiari dagokionez, hainbat aspektu izan behar dira kontuan webgune baten kalitatea zehazteko. Alde batetik garrantzitsua da informazioa eguneratuta egotea eta eguneraketa data agertzea; ARGIAren kasuan, goi-aldean, logoaren parera, agertzen da data hori.
Testuari
erreparatzen badiogu, kontuan izan behar da informazioaren kantitatea eta
kalitatea. Egunkari honen kasuan, gaurkotasunezko gai guztien inguruko albisteak
argitaratzen ditu eta hizkuntzaren erabilera egokia egiten den (beti euskaraz).
Hala ere eskaintzen duen informazioa aztertzen badugu ikusi dezakegu oso
informazio orokorra ematen duela (bost orrialde inguruko bi-hiru paragrafo) eta
kasu batzuetan zehaztasuna falta dutela albisteek. Hala ere testuen edizioan arreta hartzen
badugu esan dezakegu oso ondo dagoela. Izan ere gidan agertzen diren puntu
guztiak betetzen ditu: sarrera guztiek bere izenburua eta egilearen izena dute,
eguneraketa datak agertzen dira eta edukiak eguneratuta dagoz. Ondorioz esan
dezakegu nahiz eta kasu askotan informazio orokorra bakarrik eskaini,
eskaintzen duten informazioa oso ondo idatzita eta antolatuta dagoela. Adibide
honetan ikusi ahal dugun bezala:
Bestalde, multimediatasunari dagokionez, hau da Grafiko, soinu edo bideoen erabilerari dagokionez, esan dezakegu baliabide hauek oso ondo erabiltzen dituela. Adibidez egiten dituen albiste/testu guztietan argazkiak jartzen ditu testuingurua hobeto ulertzeko eta ondo ikusten dira. Gainera, gaia ondo ulertzera eramateko soinu edo bideoren bat behar badute jartzen dute eta ondo ikusten dira. Orokorrean gaur egun teknologia oso aurreratuta dagoenez, edozein webgunek ondo kontrolatzen dute ikus-entzunezko edukien erailera eta normalean bideo edo argazki batek kalitate txarra duenean bakoitzaren wifiaren arazoa izaten da, ez webgunearena.
Edukiarekin bukatzeko informazioaren eta webgunearen fidagarritasuna izatea oso garrantzitsua da informatzeko medio modura erabiliko baduzu. ARGIAren kasuan, fidagarria dela esan dezakegu webgunearen beheko aldean haiekin kontaktatzeko baliabideak eskaintzen dituelako, hala nola mugikorra, egoitzaren helbidea eta posta elektronikoa. Gainera goiko aldean haien sare-sozialetara joateko linkak daude lehenengo irudian ikusi ahal dugun bezala. Honetaz gain, kredituak ere azaltzen dira. Beraz, esan dezakegu guztiz fidagarria dela.
Bukatzen joateko webgunearen erabilgarritasuna aztertuko dugu. Aurreko puntuan esan bezala gaur egun internetek duen indar eta garrantziarekin atal honetako irizpide guztiak betetzen ditu: betileak errez eta arin zabaltzen dira, lotuneek errez funtzionatzen du eta estekak garbi markatuta dagoz. Gainera, gaur egungo egunkari elektroniko guztiek modura edukiei harpidetzeko aukera eskaintzen du webguneak “egin ARGIAkoa”jartzen duen karratu gorrian klik eginda.
Amaitzeko gidak iresgarritasuna neurtzen du diseinu bideratutako irizpide batzuk aztertzen ditu, hala ere atal hau apur-bat objektiboa denez nire iritzia emango duk webgunearen estetikaren inguruan. Nire ustez diseinu erakargarria dauka eta mesede egiten dio erabilgarritasunari, kolore neutroak erabiltzen dituelako (zuria eta beltza) neutraltasuna emateko eta ondoren gorria erabiltzen du gauza berezientzako bere logoaren eta markaren kolore esanguratsua izanik. Gainera estilo soila edo minimalista duenez oso ondo aurkitzen duzu informazioa eta ez dizu saturatzen begietara.
Beraz, orokorrean esan dudan guztiagatik argi geratzen da ARGIA egunkariaren webgunea ona dela eta nahiz eta gidaren esparru batzuetan kale egin egitura, diseinu eta eduki aldetik egokia dela. Gidaren taula eta kalkulu matematikoak jarraituz hamarretik 8,4-ko puntuazioa lortu du, hau da gidaren parametroen arabera webgune oso ona da.

Iruzkinak
Argitaratu iruzkina